Konfinamenduan harremanak eta hizkuntzen ohituren inguruan hausnartzeko etxealditik euskaraldia martxan da. Etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboen inguruan pentsarazteko ariketa batek eta egunerokoan sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte- hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak.
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programak sareko eskaintza eraberritua egingo du, ‘Harrapazank isindahouse’ izenburupean. Itsaso paiak ekarri dizkigo ekimenaren xehetasun guztiak. “Harrapazank isindahouse” ekimenak etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketaren sareko bertsioa, “Arratsaldeak” […]