Ekainaren 15ean hasiko da hondartza sasoia Bizkaian. Ohiko zerbitzuak egokituta zabalduko dituzte hondartzak Bizkaian. Bilbotar askok Bakioko hondartza hautatzen dute udan, asko bigarren etxea ere bertan dutelako. Hau jakina dugu baina aurten oso egoera ezberdinean biziko dugu uda eta baita udan pasatzen dugun herrietan hartutako erabakiak ezberdinak izango dira. Amets Jauregizar Bakioko alkatearekin hitz egin dugu. Arduraz jokatzea eskatu du. Ekainaren 15ean da hastekoa hondartzen denboraldia Bizkaian. Ordura arte, beraz, hareatan ohikoak diren zerbitzuak ez dira egongo: ez garbiketa, ez sorosleak. Egun horretatik aurrera hasiko dute denboraldi ofiziala, eta orduan hasiko dira zerbitzu horiek ematen eta Bizkaiko gainerako hondartzentzat adostutako neurriak ezartzen.
Deskargatu hemen.