Durangoko Azokaz gain, hiru plaza gehiago izango ditu aurten Ahotseneak

Ahotseneako arduradunek agerraldia egin dute  gaur Bilbon. Udazkenean sortzaileak hiru plaza izango dituzte euren lanak zabaltzeko. Durangoko azokan, bistan denez ezin izango dira aurreko urteetan egindako aurkezpen kopurua egin, hori dela eta hiru plaza gehiago izango dituzte euren lanak zabaltzeko. Idazleek eta musikariek Durangoko Azokan, Literaturian, Araba Euskarazen eta hirugarren sormen jaialdi batean aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Izan ere, pandemiaren eraginez eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko, aurtengo Durangoko Azokak izugarri murriztu beharko du egitaraua, tartean, Ahotseneak eskaini ohi duena. Aurreko urteetan, bataz beste, 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu. Pandemiapeko honetarako, 8 solasaldi eta 35 bat zuzeneko musika aurkezpen baino ezingo ditu eskaini.  Hau da, aurreko urteekin alderatuta musika aurkezpenek %50 behera egingo dute eta literatur solasaldiak %80 murriztu beharko dira. Gauzak horrela Ahotseneak aukerak eskaini nahi dizkie Durangoko Azokan lanak erakutsi ezinik geratuko diren sortzaileei. Ahotsenean parte hartzeko izen-ematea irailaren 14an zabalduko da goizeko 9:00etatik aurrera www.ahotsenea.eus webgunearen bidez.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irailaren 21ean hasiko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

az. Ira 9 , 2020
Segurtasun neurriak bermatzeko ekainean atzeratu ondoren, Bilboko Kalealdia, Antzerki eta Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria irailaren 22tik 27ra izango da.  Bilboko Kalealdiaren kartela osatzen duten 26 taldeetatik 13 Euskal Herrikoak dira: jaialdiak apustu garbia egiten du bertoko kulturaren alde eta hemen dauzkagun punta-puntako proposamenen alde. Casilda Iturrizar parkea berriro […]

Honekin lotuak