MUSIBLA #188: Gilla Band, Pasadena, Sara Azurza, The Go! Team, Hiuzz, Jack Broadbent, Ilargi, Ash Grunwald

Gilla Band-en horma sonoroa izango da lehenbiziko minutuetan lagunduko digun soinu-banda. Irlandatik datorren banda honek post punk soinuak jorratzen ditu eta baditu herrialde beretik etortzen zaizkigun beste banda batzuen ezaugarriak: indarra, distortsioa… Most Normal izeneko azken diskotik ateratako bi abesti jarriko ditugu. Hurrengo gonbidatuak Gasteizetik datoz Pasadena izena duen proiektu guztiz interesgarria da. Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basagurenek sortutako banda. Asmatu dute elkarketa horrekin. Euren bigarren diskoarekin datoz, Izpia jarri diote izena, eta aurreko diskoarekin hasitako bideari eusten diote, aurrera pauso sendo bat da oraingo grabazio hau. Sara Azurza disko interesgarri askoa kaleratu du. Musikari petoa da bera, eta grabazio honetan erraz atzematen da ofizioa ongi ezagutzen duela, soul oinarriak dituzten soinuekin dator. Merezi du artista honen arrastoari jarraitzeak. Ingalaterratik dator hurrengo banda gonbidatua: The Go! Team. Euren musika soul eta hip hop hasiberriaren artean dabil, pop musika, baikorra. Gemini izena du euren azken grabazioak, lau abesti indartsu bildu dituzte hor eta guk hortik bi ekarriko ditugu gaurko saiora. Iruñeko hirukote batekin jarraituko dugu, Hiuzz taldeak animoak altxatzeko osagarri guztiak dauzka. Rock soinu indartsuak, istorio hurbilak… Epea du izena euren azken grabazioak, estreinakoa, eta bertatik gaur bi abesti gurean. Eta nork esaten digu ezin dela blues-rock tradizionalarekin gozatu 2023an? Horretarako Jack Broadbent ekarriko dugu gaur Ride izeneko bere azken grabazioarekin. Sustraiko soinuak. Errebelazio bat. Ilargi izeneko artistak bere lehen tituluak aurkezten ari da egun. Lezoko abeslari eta abestigileak soinu ederrez jantzi du bere lehenbiziko erreferentzia. Gaur bi abesti entzungo ditugu. Eta bukatzeko, saio honetan azken boladan entzuten egon garen artista ekarriko dugu. Ash Grunwald-ek musika beltza jorratzen du, blues tradizionaletik asko edaten duena. Shot into The Noise da bere azken diskoa eta honekin bukatuko dugu gaurkoa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakume ijitoek jasandako tratu arrazista salatu dute

ar. Ots 14 , 2023
Amuge eta Romi Berriak elkarteek manifestazioa egin dute, elkarteko gazteek jasandako tratu arrazista salatzeko.  «Normalizatutako» jokabideak «albiste bihurtzera» deitu dute Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) eta Romi Berriak ijito gazteen elkarteak zazpi emakume ijitori laguntzen ditu  urtarrilaren amaieran Bilboko erdiguneko moda- eta perfumeria-establezimendu ezagunetako dendetako langileen aldetik jaso zuten tratu […]

Honekin lotuak