GURE ESKU DAGO: Irratsaio bereziak igandean Bilbo Hiria Irratian

Datorren igandean, hilaren 21ean, Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herriko bost hiriburutan, besteak beste Bilbon. Arrosa Sarearekin elkarlanean, bost hiriburu horietatik bi saio berezi egingo ditugu: goizean 10:00etatik 12:00ak arte, oihal katea zuzenean bizi ahal izateko; eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte, San Mames estadioan egingo den ekitaldi nagusian. Egunak emango duena zuzenean entzungai izango dugu FM 96.0n edo bilbohiria.eus gunean.

Egunaren egitaraua:

gure-esku-sanmames1

Bilbon izango diren guneak:

gure-esku-guneak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Larunbatean Sopelan "Born to learn" jai solidarioa izango da

ol. Eka 19 , 2015
Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak