“Bestebi” plataformak etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatu du berriro

Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko “Bestebi” plataformak salatu egin du Bilboko herritar baten heriotza. Peter deitzen zioten auzokoek 23 urteko gazteari, jatorri poloniarrekoa zen eta kalean bizi zen Uribarri auzoan. Konfinamendu soziala heldu eta batera, La Casilla kiroldegian ostatu zen, baina, hau amaitu eta ostatua iztean, udal aterpetxe batera joatea erabaki zuen. Gitarra jotzen zuen denda bateko atean, eta horregatik zen hain ezaguna. Inguruko guztiek maite zuten eta batzuetan, auzoko batek bere etxean lo egiten uzten zion.

Hala ere, ez da lehenengo kasua izan Peterrena, eta “beste bi” plataformak kalean bizi direnen errealitate guztiak salatu nahi ditu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AEK-k 'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!' ekitaldia egingo du igandean

og. Mar 25 , 2021
Aurten, lehenengo aldiz bertan behera gelditu da Korrika, bizitzen ari garen pandemia dela eta. 22. KORRIKA izango litzatekena, 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-ak. Erabaki latza izan da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta beharbada bereziena izateaz gain, hizkuntzaren aldeko bultzada hau eteteak kalte egin dezakeelako. KORRIKAk, gainera, helburu ekonomiko zehatza dauka […]

Honekin lotuak