MUSIBLA #131: La Rekba, Hypoluxo, Art Brut, Braulio, Fontaines DC, Haim, Black Midi, Flat Worms

Gaurko saioa soinu lakar eta granulatuak entzuteko profitatuko dugu. Lehenbiziko gonbidatuak La Rekba talde Donostiarra izango da. Punk-Rock klasikoa egiten dute, indartsu eta dotore. EP batean bildu dituzte lau abesti, lau zurrunbilo elektriko. Bejondeiela! Hurrengo taldea Hypoluxo dugu, izen bereko disko bat kaleratu dute duela gutxi eta bertan erakusten dute zer egin dezaketen. Astindu ederra emango dizute. Astindu ederrez ari garela hurrengo taldeak bide beretik datorkigu. Art Brut talde ingelesak euren Bang Bang Rock and Roll diskoa berriz masterizatuta kaleratu dute eta aukera ederra da euren abesti bi entzuteko. Ondarrura goaz hurrengo taldearen musika ekartzeko. Braulio dute izena eta Norman taldearen errautsetatik sortutako proiektu berria da. Rock zinematografikoa, eszena asko iragaten dira gure aurretik euren musika entzun bitartean. EP bat kaleratu berri dute. Irlandakoa da hurrengo taldea. Fontaines DC. Saio honetan askotan jarri dugu euren musika. Dogrel izeneko diskoa biribila iruditzen zaigu. Haim taldea entzungo dugu hurrengo minutuetan, Women In Music Pt. III izeneko diskoa izango dugu entzungai. Black Midi Ingalaterratik datorren banda berezia da, soinu apurtuak eta erritmo sinkopatuak erabiltzen dituzte euren alegoriak helarazteko. Schlagenheim du izena euren estreinako diskoak. Eta bukatzeko Flat Worms taldearen musika. Gaurko saioan energia!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

az. Mar 31 , 2021
Aurten 1.229 intzidentzia jaso ditu euskararen egoera aztertzen duen Behatokiak; aurreko baino %66 gehiago. Horren atzean dauden arrazoiak argi daude pandemiari lotuta daudela, larritasun sanitarioa agertu zenetik kexen kopuruak igoera nabarmena izan baitu. Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza izan dira kexa gehien jaso dituzten erakundeak, eta sektore pribatuan, merkataritzako kate […]

Honekin lotuak