MUSIBLA #243: Esti Markez, Mount Eerie, Maider, Palace, Esanezin

Gaurko saioa Esti Markezen bigarren lan luzearekin hasiko dugu, Atenporal izena jarri dio eta bederatzi abesti bildu ditu bertan. Bere webgunean honela aurkezten du: “Bukaera eta hasierei buruzko album bat, egunsenti eta iluntzeei buruzkoa. Kantautore gazteak orain arte arakatu gabeko estiloetara egin du salto, bere esentzia galdu gabe”. Bidaia on! Mount Eerie taldearekin jarraituko dugu. Aurreko saioan ere ekarri genuen Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren proiektua hau. Azken grabazio honek giro aztoragarriak biltzen ditu, Eerie mendi horren irudiarekin bat datozen soinuak. Azken diskoak Night Palace du izena. Bakarkako bidean pausu berri bat eman du Maider Cigarroa abeslari lapurtarrak. Biran den lasaia hamahiru abestiko diskoa kaleratu zuen 2024ko udaberrian. Hamahiru abesti, giro lasai eta intimista, eta batez ere dotorezia eskaintzen dizkigu disko berriak. Bonnie “Prince” Billy musikariak Palace izenarekin Come in diskoa kaleratu zuen 1993an. Grabazioa 2 abestiz osatuta zegoen, eta bertako biak entzungo ditugu gaur. Diskurtso mindu eta hautsia maite du Bonniek. Ederrak abestiak. Esanezin Ianire Aranzaberen musika proiektua da. 2021ean Aireratzen EPa argitaratu zuen, zazpi abestirekin. Proiektua pop doinuen ingurukoa da nagusiki, baina musika erreferentzia berriei ateak itxi gabe, 2023an bere lehen lan luzea kaleratu zuen Erretratu Bat izenburupean, gure ingurura begiratzeko moduari erreferentzia eginez. Ianireren ahotsak espresibitate berezkoa du, eta hori asko maite dugu hemen. Franz Ferdinand taldea 2004an ezagutu genuen izen homonimoa zeraman disko-bonba harekin. Geroztik disko andana bat kaleratu dute eta 2025 honetan The Human Fear izeneko grabazioarekin datoz. Alex Kapranos-ek dio oraindik lanik onenak etorriko direla, horrela sentitzen duela, zorionekoak gu, zeren azken disko honetan dagoena, berez, bada ooonaaa! Eta bukatzeko Fat Dog taldearen Woof grabaziotik bi abesti. “Vigilante” abestian dio: “Garai guztien hasierako eta bukaerako argia”. Horrela diote!

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ORAINA KONTAKIZUN : Iñi Etxezarreta eta Aner Peritz

ar. Urt 21 , 2025
Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu dituzte. Lau saioko jardunaldiak izan ziren Erresistentzia kontzeptuari erreparatuko diote 2024ko solasaldiek. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean. Erresistentzia hitzaren inguruan oraingoan. Bi adiera ditu […]

Honekin lotuak