11 Ispilu: Lust for life (Iggy Pop) #bertsioak

Iggy Pop  kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. ggy Popen jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. da eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rock munduan. 60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda honek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuenean. Botilak hautsi eta beiraz zartatzen zuen bere burua eta asko izan ziren ondorengo urteetan handia zen Iggy txikiaren bihurrikeriak errepikatu zituztenak. Bertsioak Bad Livers, NY Loose, TWICH, J2&Nicole Atkins eta Son of Dave.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Isilunea eta sirenak izango dira Gernikan bonbardaketaren 84. urteurrena oroitzeko

al. Api 26 , 2021
1937ko apirilaren 26an izan zen Gernikako bonbardaketa. Gerra Zibila abian, Gernikako astelehen hartan, astero legez, azoka eguna zen. Eguerdiko 15:45etan Kondor Legioa eta italiar faxisten hegazkinak heldu, eta hiria erabat suntsitu zuten. Eraikinen % 1a zutik, eta 2000 hildakotik gora izan ziren. Gaur, 84 ute beranduago isilunea eta sirenak izango […]

Honekin lotuak