6 balore, 6 kolore, Bilbo milakolore egitasmoa Yogurinha Borova eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik

Gaur aurkeztu dute “6 balore, 6 kolore, Bilbo milakolore” egitasmoa. Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean eginiko ekimena da.  “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa Bilboko  8 eragileekin batera egin dute. Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu dituzte, ostadarraren 6 kolore eta 6 balore azaleratuz eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Orotara 7 bideoklip osatu dituzte eta zazpigarrenak, “Maitasunaren ostadarra”-k, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, “Maisha” musikariak, hartu du parte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ekonomia, ekologia eta gizartearen oreka bilatzen duten Anne Lacaton eta Philippe Vassal arkitektoak Pritzker Sariaren irabazle

ig. Abu 15 , 2021
Martxoaren 17an, 2021ko Arkitekturako Pritzker Sariaren irabazlea publikoa egin zen, Anne Lacaton eta Philippe Vassal arkitekto frantziarrak izan dira aurten sarituak. Iaz egin genuen bezala, sari honen inguruan eta sariak suposatzen duenaz hitz egingo dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210325_ula.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak