Gaur aurkeztu dute “6 balore, 6 kolore, Bilbo milakolore” egitasmoa. Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean eginiko ekimena da.  “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa Bilboko  8 eragileekin batera egin dute. Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu […]

Datorren igandean, hilak 22, eguerdian eta arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur lan berria taularatuko dute Barakaldoko BECen. Oraingo honetan Marimotots baserri batean dabil, lurraren eta elikagaien garrantziaz ohartzen. Pasa den larunbatean Amalur disko bikoitza eta liburuaren aurkezpena egin zuten Tolosan: horietan, betiko moduan, lagun mordoak hartu du parte, […]