Cabacas auzian justizia eskatu dute

Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua sinatu dute euskal gizarteko ehun bat pertsonak. Manifestuan lau aldarrikapen egin dituzte; gertatu zenaren egia ezagutzea eta aitortzea, justizia, familiako kide eta lagunen mina erreparatzea eta kalte ordaina jasotzea eta azkenik berriro ez errepikatzeko bermea. Horrez gain, urriaren 14an, 19:00etan, Alba lorategietan biltzeko deialdia zabaldu dute. Epaiketa hurrengo goizean hasten da eta epaitegiaren aurrean gaua igaro nahi dute. Horrela, ekimen horrekin, familia eta lagunei babesa eta elkartasuna adierazi nahi diete.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pentsio publikoen sistema aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin

al. Urr 1 , 2018
Gaurkoan pentsiodunak beste behin kalera atera dira, duela zortzi hilabete abiatutako protestak jarraipena izan dute Nagusien Nazioarteko egun honetan. Aldarrikapen argiak dituzte , Europar Gutun Sozialaren aholkuei jarraituz, gutxienez 1080 euroko pentsioa genero bereizkeriarik gabe;  KPIa errealaren araberako igoera, legez bermatu.  Pentsio duina eragozten duten Lan eta Pentsio erreformen indargabetzea. […]

Honekin lotuak