HAUXE GURE LURRA: Hidrogenoaren “panazea”

Gaurkoan Iñakik hidrogenoa ekarri du hizpidera. Aspaldi honetan azaltzen eta saltzen ari zaigu uretatik eratorritako hidrogenoa egon daitekeen erregairik garbiena dela eta, era egokian gordez gero, energiaren etorkizun garbia ziurtatuko diguna. Hidrogenoa panacea moduan proposatzen ari dira energiarekin negozioak egiten dituzten enpresak eta dirulaguntza publikoekin negozio berdea egin nahi dutenak, baina hidrogeno berde hori isolatzeko-eskuratzeko energia elektriko asko kontsumitu behar da, ez da batere efizientea ekonomikoki, behar bezala biltegiratzeko arazoak kontuan hartu gabe. Badira, gainera, bestelako hidrogenoak ere, berdeak ez direnak, metanotik edo erregai fosiletatik eratorriak baitira. Antonio Turielek idatzitako Petrocalipsis. Crisis energética y como (no) la vamos a solucionar liburua aipatu du Iñakik, eta uraren bidez funtzionatzen omen zuen motor miragarria ekarri du gogora, gerora iruzurra zela argitu baitzen. Mirarietan ez dugunez sinisten, eszeptizismoz begiratu behar diegu diru publikoak soluzio lausoak (baina interes argiak) dituzten energia enpresa handiei besterik gabe ematen dizkieten ekimen miragarriei.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Izen handiak, gaur egungo borroka munduan

az. Mai 19 , 2021
Boxeoa, borroka, jiu-jitsua, kimonoa, ring, crotchet… Halako berba handien artean ibili gara igerian, ito barik, gaurko KIROL ESKIROL saioan. Naiomi Matthews, Maider Prieto, Ibon Larrinaga… Izen handiak, gaur egungo borroka munduan! Ramon Vila izan da estudioan GURE jarduna elikatzen; biba borroka librea! GORA GURE borrokalariak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210518_kirol_eskirol_05.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak