Bilbon pasieran, Alemaniatik etorritako Klaus eta Andrearekin

Bilbo ezagutzeko asmoz, pasieran atera ohi gara atal honetan. Badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako.  Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbida duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Alemaniatik etorritako Klaus eta Andrea izan ditugu bidelagun. Done Bikendi kalean egin dugu lehen geldialdia, izan ere, Bilbora duela hogei urte etorri ziren eta euskara ikasi zuten lekuan abiatu dugu ibilbidea, Gabriel Aresti euskaltegian. Ondoren Zazpi Kaleetako bihotzera joan gara, Unamuno edo Etxebarrieta anaien plazara. Bertan bizi izan ziren urte askotan, eta auzoaren eraldaketaren inguruko hausnarketak konpartitu ditugu beraiekin. Ibilbidea Arriaga plaza atzealdean jarraitu dugu eta, bertan, Aste Nagusia izan dute gogoan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Perpetua Saraguetaren oroitzapenak

az. Uzt 21 , 2021
Gaurko literatur podcastean  Perpetua Saraguetaren oroitzapenak ekarri dizkigute, hauxe lehenengo atala izan da, izan ere bi ataletan banatu dute bigarren atala duzu hau.  Perpetua Saraguetaren memoria liburua ekarri dugu. Perpetua emakume aitzindaria izan zela esan daiteke, haren garaian gutxi zirelako Nafarroan idazten zutenak, eta are gutxiago euskaraz aritzen zirenak. Nafarroan […]

Honekin lotuak