1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta gazte belaunaldi ezberdinen topaleku bilakatu da Gaztetxea urteotan. Urteurrenari garrantzia eman eta ekainaren 21ean Done Petri plazan ekitaldia antolatu dute. Ibilbidearen errepasoa egin dugu bertako Uxue eta Ibairekin.
Gaurko urrezko kantua Tafalla eta Larragan sortutako Rotten Amairu taldeak ekarri digu. Nafarroa berriz altxa dinamikarako egindako abestia dugu, Noaingo guduaren 500. urteurrenean. Euskaldunon estatua berreskuratzeko azken ahalegin nabaria oroitzeko ekainaren 19an deialdia dago Iruñean eta, horren harira sortu dute hemen ikus dezakegun kanta eta bideoklipa. Amak taldeak bere lehendabiziko […]