Gaurkoan pintura potea hartu eta kolorea emango diogu egunari. Bizitasuna, alaitasuna, tristura, negarra… Emozio bakoitzak bere kolorea dauka, zer izango litzateke mundua kolorerik gabe? Goazen ba koloreen artean bidaiatzera! Gurekin batera bidaide, Sua taldeko Ane Barrenetxea izango dugu, ordu beltzei buruz aritzeko. Erdu!
Kafe Antzokiak 25 urte bete zituen aurreko urtean, baina 25 urte bizirik. Aurten, zoritxarrez, urtebete darama itxita, eta bertako erabiltzaileek hutsune handia sumatu dute. Arnasgunea, jangela, kafetegia, kontzertuak entzuteko tokia edota parranda botatzeko lekua. Kafe Antzokia Bilbon ikastearekin ere lotu omen da sarri, izan ere, ostegunak, ikasleentzat dira. Baina unibertsitatearekin […]