ZUTARGI ARTEAN: Tchaikovsky gehiago

Iragan astean bezala, oraingoan ere Tchaikovsky izango dugu hizpide eta entzungai. Ekaina lana entzungo dugu, bibolin kontzertuaren azken atala, soketarako egindako serenata bat eta 1812 obertura. 1875. urtean, Tchaikovskyk 35 urte zituela, errusiar aldizkari batek enkargua egin zion, hilabetekaria zen eta irakurleei musika eskaintzen zien. Hilabete bakoitzerako musika bat izan zen sortzaileak jasotako eskaria. Hilabeteak edo Les saisons lana sortu zen honela… Ekainean gaudenez gero, Ekaina entzungo dugu.
Saioa deskargatu bahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Migel Mari Elosegi, Tirri Tarra fanfarrea, Ezinean.

al. Eka 5 , 2006
Azpeititik heltzen den talde berriaren bisita izango piperpolisen. Ezinean laukotearen lehenengo lana ezagutuko dugu. Gor diskoetxearekin plazatu berri dute izen bereko diskoaz hitz egingo dugu. Hardcore melodikoa egiten dute. Migel Mari Elosegi Biologo eta bazozain leitzarrarekin Piriniotako Hartzari buruz hitz egingo dugu. Plazaratu berri duen liburuaz “Hartz arrea Pirinioetan” , […]

Honekin lotuak