Martxan da Biribilko programa merkatarien artean euskara ikasteko programa

Bilboko Udalak, aurten ere, euskara-ikastaroak eskainiko ditu Biribilko programaren barruan, hiriko merkatarien artean euskararen erabilera sustatzeko. Aurreko edizioetan legez, ekimen hau HABErekin, euskaltegi homologatuekin eta bilbaoDendak plataformarekin elkarlanean garatuko da. Biribilko programa 2009an jaio zen eta, harrezkero, Bilboko merkataritzaren esparruan diharduten 1.800 pertsona matrikulatu izan dira. Programa Bilboko alde zaharrean aurkeztu dute bertako bi merkatarirekin batera.Interesa duten Bilboko merkatariek datorren barikura arteko epea dute (urriak 8) matrikula egiteko Biribilko web-orrian, euskaltegietan beretan edota 688 739 015 telefonora deituz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Diskoko herniak hizpide Oier Gorosabelekin

og. Ira 30 , 2021
Bizkarrezurreko mina zer den azaldu beharrik ez dago: fisioterapia kontsultara etortzen zaizkigun hamar pazientetik zazpi arrazoi honengatik datoz. Gaurkoan, herniaren deabru gorriari beroarena kentzen saiatu gara. Izan ere, askok uste du disko hernia baino txarragorik ez dagoela munduan, baina hori ez da horrela. Atera kontuak: edozein osagilek kontatuko dizu hernia […]

Honekin lotuak