Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala igandean ospatuko da Bilbon

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala azaroaren 21ean ospatuko da Bilbon. Aizkolaritzaren festa handia izango da eta ekoizpen handia izango du ikuskizun bihurtzeko. Final bikoitza izango da, emakumezkoena eta gizonezkoena.Aitzol Atutxa izan da gurean. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiak 2020an planteatutako erronkei aurre egin die eta, horrela, denboraldi honi amaiera emango dio azaroaren 21ean Bilbao Arenan ospatuko den aizkolaritzat festa handiarekin. Aizkolaritzaren modernizazioan, kirol honen profesionalizazioan eta garai berrietara egokitzean ezarritako helburuak soberan osatu dira. Kirolari, dibulgazioari eta gizarteari dagokienez, beste kirol batzuen maila berera igotzea lortu da, eta denboraldi honek jauzi kualitatiboa ekarri du.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Izerdiaren desorekaz berbetan Oier Gorosabelekin

og. Aza 18 , 2021
Izerdiak lau funtzio garrantzitsu betetzen ditu: gorputzeko hondakinei irtenbidea ematea, azalaren pH-a jeistea (bakterioen ugalketa ekidinda), gorputzeko tenperatura jaistea eta identifikazioa erraztea (usainaren bitartez, nahiz eta gizakiok ahalmen hau murriztuta dugun). Funtzio hauek ondo betetzeko, izerdia tamainan ekoitzi behar da, noski: ez gehiegi eta ez gutxiegi. Izerdi gehiegi egiten dugunean […]

Honekin lotuak