Maiatzaren 13, 14 eta 15ean “Ikergazte: nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua izango da Durangon, UEUk antolatuta. Ikerketa euskaraz bultzatu nahi dute antolatzaileek, eta horretarako hiru eguneko egitarau interesgarria prestatu dute. Izena emateko epea oraindik zabalik dago, Ainhoa Latatuk kontatu digunez.
Hori da Gaindegiak aurtengo lehen hiruhilekoaren gainean emandako datua, Espainiako INEk eta Frantziako INSEEk emandakoetan oinarrituta. Gaindegiko Imanol Esnaolak azaldu digunez, langabezia jaitsi egin da azken hiruhilekoan Hego Euskal Herrian, baina gora egin du Araban eta Nafarroa Garaian. Esnaolaren arabera, azken bi horiek dute tasarik altuena, Bizkaiarekin batera. Baxuena, aldiz, Iparraldeak […]