Michael Kiwanukaren musikan soul eta pop soinuak kiribiltzen dira. Estudio musikari gisa hasi bazen ere, berehala heldu zion bakarkako bideari eta 2012tik aurrera bide oparoa egin du. Gaur bere azken grabazioa ekarriko dugu, Small Changes izenekoa, 2024an kaleratu zuena. Izaki Gardenak taldeak geldialdi luze baten ondoren disko berriarekin agertu ziren aurreko urtean. Orube izena jarri diote azken grabazio honi eta bertan taldea ezaugarritzen dituen soinuak bildu dituzte. Mount Eerie taldearen musika ekarri dugu azken saiootan, euren azken diskoa aletzea lan ederra da guretzat. Night Palace da bere izena eta disko luuuuuzzeaa da, hogeita sei abesti bildu dituzte bertan. Gaur horietako bi. Nuria Culla abeslari, gitarra-jole eta konpositore donostiarra da, eta 2013an hasi zuen bakarkako ibilbidea, indie-folk eta pop alternatiboa bezalako estiloen artean mugituz. 2024an bere lan berria kaleratuko du, Hamaika gau. Jazz eta soul eremuen artean mugitzen da, nahiz eta pop soinuak ere agertzen diren. Ahots diskoa dela esan genezake, hori baita guztien gainetik gailentzen dena. Itzek taldea dator orain. Euren Bi Mile Hitz grabazioa behin baino gehiagotan jarri dugu saio honetan, disko motza baina eder askoa. Charles Bradley James Brownen imitatzaile gisa ateratzen zuen bizimodua eta halako batean norbaiti iruditu zitzaion ahots ederra zuela eta proposatu zion disko bat grabatzea. Horrela hasi zen musikazale horren ibilbidea. Ibilbide motza, izan ere, hiru disko argitaratu ostean eta ospea atzamarren puntarekin ukitu ondoren hil baitzen. Bere hirugarren diskoa Changes izena dauka eta hortik bi abesti, horietako bat diskoari izena ematen diona, zeina Black Sabbath-en moldapena bat den.
Deskargatu hemen.