HAUXE GURE LURRA: Publizitatea debekatu daiteke kontsumismoa geldiarazteko?

Gaurkoan Josuk Marcel Coderch ekarri du hizpidera, Sarrikon egindako jardunaldi batean ekintzaile antinuklear katalanak aldarrikatu baitzuen artikulu bakarreko legea argitaratu beharko litzatekeela, publizitate ekintza oro debekatuko zuena, publizitatea kontsumora akuilatzearen delitua baita. Iradokigarria zen proposamen xalo eta sinplista horren atzean zegoen mezua, izan ere, kontsumismoa da egungo gizartearen eta daukagun arazo ekologikoaren eragile nagusia, eta kontsumismorako bultzada marketing eta publizitateak egiten du. Desirak sortzea du helburu publizitateak, marka zehatz batzuekin eta haien produktuekin lotuta. Kontsumismoan du diru-iturria eta, beraz, ez dio utziko kontsumoa bultzatzeari.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Espezialisten arteko elkarlanaz Oier Gorosabelekin

az. Urt 26 , 2022
Bruxismoa sarri aipatzen zaigu komunikabideetan; gauez haginak estutzen dituzten pertsonen kasua, alegia. Gai interesgarria da oso, eta ongi etorria bedi pazienteak arazo ezkutu honetaz jabetzeko balio badu. Hala ere, ikusten nabilenez, arazo odontologiko hutsa balitz legez hartzen da, esfera psikikoan eta fisioterapia aldetik egin behar den lana aipatu barik. Horrek […]

Honekin lotuak