Uxarte sagardotegia bisitatu dugu bertsoen aitzakia betean. Zornotzan, sagardo artean izan dira kantuan Eneko Abasolo “Abarkas” eta Iratxe Ibarra. Era berean, gordetakoen tiraderatik 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia bisitatu dugu eta Amurrioko saiotik USAINAri kantatutako bi ariketa ekarri: Sustrai eta Beñat; Colina eta Gaztelumendi. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240206_potto.mp3 Deskargatu hemen.

2022ko aurreneko POTTO saioan bi arte uztartu ditugu: bertsolaritza eta literatua. Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek ondutako “Bidea da borroka” komikiaren aurkezpena egin dug, bertsotan eta prosan. Bilbo Hiria irratira etorri zaizkigu Añorgako bi anaiak, eta elkarrizketa egin diegu, prosa bideratu bizian aritu zaizkigu Martin Artolaren bizipenak aletzen. Prosa nahikoa […]

“Bidea da borroka” Beñat eta Unai Gaztelumendik sortutako komikia dugu, Bertsolari aldizkariak argitaratua. Bertsolaritzatik belaunaldi baten erretratua egiten du, Martin Artola da protagonista, bidean doa, final handira, eta kotxean bidean bere bizitzaren errepasoa egiten digu.  Anai biek bizitakoaren erretratua egin dute. Kezka gai dituzten auziei buruz aritzeko baliatu nahi izan […]

Ikasturteak azken txanpan sartuta, 2019-2020ko azkenaurreko POTTO duzue honakoa. Azken balaren zain beraz… Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu eta, bidaia honetan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizaren kantuak izango ditugu lagun. Aukeraketa diktatorialean hartutako bertsoak, zuen buru-belarrien gozagarri https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200603_potto_hondarrabi_antzuola.mp3 Deskargatu hemen.

Igandean  ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki  Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]