Azaroan argitaratu zuen Sara Zozayak bere lan berria, attä, deiturikoa. Disko txiki honek lau abesti ditu, baina emozio eta paisaia zabalak sortzen ditu, iluntasunetik goxotasunera eta denbora laburreko oroimenen osotasunera eramanez entzulea. Ahots eta sintetizadore bidez, mundu propio bat marrazten digu. Bihar Kafe Antzokian aurkeztuko du diskoa zuzenean. Aitzakia ederra sorkunztaz berarekin berba egiteko.
Euskararen eguna ohiko ospakizunetatik harago joan zen atzo Bilbon. Borroka eta aldarrikapen kutsua izan du aurten, euskaldun gehien biltzen dituen hirian. “Erdalduntze makina gelditu!” lelopean, ehunka euskaltzale bildu ditu Guka plataformak antolatutako manifestazioak. Plaza Eliptikotik abiatuta, Arriaga antzoki ingururaino egin dute ibilbidea, eta Bilboko Kale Nagusian aldarri ugari entzun dira. […]