Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuan. Bi urteko etenaren ondotik, Senpereko lakura itzuliko da Herri Urrats maiatzaren 8an. Programazio zabala prestatu dute antolatzaileek, baina aldarrikapenerako eguna izatea ere nahi dute. Seaskako kideak borrokan ari dira ikasleek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidearen alde, baina, orain arte, eskaera guziei bizkarra eman die Frantziako hezkuntza administrazioak. Herri Urratsen itzuleraren inguruan mintzatu gara Koldo Rodriguezekin.
Deskargatu hemen.