Greziako errefuxiatu esparruetan osasun laguntzarik eta elikadura duinik gabe bizi dira ehunka haur. Horietako asko oso zaurgarriak dira, osasun arazo larriak baitituzte. Migranteekin lanean ari diren elkarteek sarritan egin dute ohartarazpena, hala nola MSF Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak. Gobernuz kanpoko erakunde horrek emandako datuek ematen dute egoeraren neurria: 2020.urtean Moriako kanpalekuan bizi ziren 140 umek osasun arazo larriak zituzten.Egoera larriaren aurrean igarobide seguruak eskatu dituzte. Arantza Gutierrezek eman digu egoeraren berri.
Deskargatu hemen.