SOINUGELA: Jack White eta bere aukera, Van Morrison, Nacho Vegas

Detroiteko Jack Whitek gaur Nashvillen bizi den musikariak, disko berria kaleratu du, Fear of the Dawn izenpean. Disko honetatik kantu batzuk entzun ditugu, Whitek arinago bertsioneatu dituen aintzinako abesti batzuekin tartekatuta. Entzun ditugu: Taking Me Back (Jack White), Death Letter Blues (Son House), Fear of the Dawn (Jack White), Jesus Is Coming Soon (Blind Willie Johnson), Into the Twilight (Jack White), Signed DC (Love), Morning, Noon And Night (Jack White), Keep It Clean (Charley Jordan) eta I’ve Been Loving You Too Long (Otis Redding).

Van Morrison kantari eta kantu egile irlandarra egun estigmatizatuta dago pandemiaren aurretik izan zuen jarreragatik. Gu, ados ez gauden arre, horrengatik ez dugu Van The Man baztertuko eta What’s It Gonna Take disko berritik kantu batzuk entzun ditugu: Dangerous, Fodder for the Masses eta Nervous Breakdown.

Xixoneko Nacho Vegasek aurten kaleratu duen Mundos inmóviles derrumbándose disko berritik kantu batzuk entzun ditugu: Big Crunch, Belart, El mundo en torno a tí, El don de la ternura eta Muerre’l branu. Horrez gain, azkeneko kantaren jatorrizko grabazioa eta beste bat ere entzun ditugu: Summer’s End (John Prine) eta God Only Knows (John Prine). Eta, azkenik, Vegasen kantu mitikoa: Vinu, cantares y amor, baita Anarik egindako bertsioa ere.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBON DABIL GABRIEL ARESTI: Bilbo Matxinatu zenean

ol. Uzt 1 , 2022
Bilboko Plaza Barritik Plaza zaharrera bidea egin dugu, Zazpi kaleetan barrena. Bilboko kontsulatu plaza aurkitu dugu Ibaizabalen bazterrean, San Antzon Zubiaren eta elizaren alboan. Gabriel Aresti gurekin dator eta hamaika galdera egiten hasi zaigu. Zein da Bilboren aldaketa sakonen kausa sakona. Zein da kausaren kausa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/12-bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_matxinatu_zenean_12.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak