Urtero legez, pandemia urteak pasatuta, heldu zaigu bertso eguna, eta horrekin batera, bertsolari gazteen Aste Nagusiko sariketa. Aurten laukote handia i,Ana dugu: Haizea Telleria, Beñat Astiz, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze. Egun eta arratsaldean zehar, kantuan egon gara Euskal Herri osoko bertsolariekin Bilbon zehar. Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220823_BertsoegunaAlagara.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko gure lehenengo hizpidea Hiri Krosa izango da, eta horretarako gurekin Iker Gaminde izan da. 2.000 pertsonak egin dute korrika Bilboko 24. Hiri Krosean. Denetarik egon da kategoria nagusietan. Serio berotzen eta luzatzen ibili direnak mozorrotuta eta txantxetan zeudenekin nahastuta. Aste Nagusian ere bada korrikalarientzat tokia. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220826_hirikrosa.mp3 Deskargatu hemen.

Hurrengo konpartsakide gonbidatuak Unai Moskotarra eta Igor Txinbotarra ditugu. Hasierako konpartsa beteranoa lehena eta gazteagoa bigarrena. Autonomia eta Egaña kale inguruko konpartsa historikoa dugu Moskotarrak, Txinbotarrak, berriz, Zorrotza auzokoa eta askoz berriagoa. Pasadizo eta anekdota asko ekarri dituzte gogora bien artean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txinbo_moskotarrak.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean  Aste Nagusiaren hasieran, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean, hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela salatu dute feministek. Atzo agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan, jasandako erasoak salatu eta aurre egingo dutela ozen aldarrikatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_mugimenduFeminista.mp3 Deskargatu hemen.