2018ko abuztuan estreinatu zuten Pabeloi 6 aretoan Yo soy pichici antzezlana, Aste Nagusiarekin batera buelta daude BBk aretoan, igandera bitarte Rafel Moreno futbolariaren omenez eginiko antzezlanaz gozatzeko aukera dago. San Mamesen lehen gola sartu zuen futbolariaren omenez egindako lana dugu hau. Patxo Telleriak zuzendua, Jose Ibarrolaren eszenografia du, eta Lander Otaola, Ylenia Baglietto, Itxaso Quintana, Felipe Loza eta Iñaki Urrutia dira aktoreak. Gainera, Naiel Ibarrola pianoan eta Jon Freskon baterian ere izango dira oholtza gainean Pichichi hil zenetik 100 urte betetzen dira 2022an, eta taldeak omenaldia egin nahi izan dio, hainbeste ibili zen Bilboko Kale Nagusian zortzi emanaldi berezi eginez.
Deskargatu hemen.