Ostegunero bezala Argia astekariarekin bat egin dugu eta Peru Iparragirre kazetariak bertako aldizkariko hiru gai ekarri dizkigu. Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuak 40 urte betetzen ditu aurten, eta horren ingurukoez gain, bi elkarrizketa gomendatu dizkigu: batetik Katharina Pavletich-i eginikoa, Txileko konstituzioaren ezezkoaren inguruan eta, bestetik, Peio H. Riañori eginikoa.
Deskargatu hemen.

