SOINUGELA: Tom Jonesen gospel kantuak

Praise and Blame” izena dauka Tom Jonesen azken diskoak eta gospel kantuz osatua dago. Alde batetik, badira berak sorturiko gospelak, baina gehientsuak musikari handien bertsioak dira, Bob Dylan, Jessie Mae Hemphill eta Sister Roseta Tharperenak, besteak beste. Eta Pedrok jolas polita asmatu digu: jatorrizko kantua eta galestarraren bertsioa entzunarazi dizkigu, entzuleak erabaki dezan zein den hobea. Horrezaz gain, azken asteotan John Hiatten myusikaz eginiko mondografikoa amaitutzat eman dugu, ·The Master of Disaster” lana entzunez. Rabela deritzan arrabita modukoa ere ezagutu dugu “rabelistas en Olea” lanaren bidez, eta jazzaren eta countryaren doinuak nahsten dituen western swin generora hurbildu gara Bob Willsen omenez Asleep at the Wheel taldeak eginioko diskoaren bitartez.

DESKARGATU HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Prest aldizkaria (107. zenbakia)

ar. Aza 2 , 2010
Urriari dagokiona eta azalean Alex Angulo aktorea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horretaz gain Zornotzako adin txikiko atzerritarrentzako zentroa jorratu dute Erreportajean eta Artikuluan, Deustualdeko Cadenas Vicinay lantegia, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak kontatu digunez. Barkua bete berban Deustun eta S. Inazion laster izango den Argazki erakusketa erraldoiaren berri ekarri […]

Honekin lotuak