Zer eingou asteburuen: Bake lehorra antzezlana eta Eztanda jaialdia besteak beste

Asteburu atarian errepaso ederra egin dugu inguruan ditugun ikuskizunez. Getxon abiatu dugu agenda, izan ere Tartean Teatroa ‘Bake lehorra’ antzezlana eskainiko du Muxikabarri aretoan. Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu Patxo Telleriak,  baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra da  ‘Bake lehorra’. Urriaren 7 eta 8an ospatuko da Eztanda Jaialdia Algortako Autozinean. Dagoeneko iragarri dituzte parte hartuko duten zenbait banda, eta besteak beste, Streetwise, Kaleko Urdangak, Tatxers, Arene 6, Ukabilkada, Doubling Bpys, No Limits, Ugerda eta Jonny Gerriwelt taldeak ariko dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Lamont Dozier, Bill Pitman, Jerry Allison, Sam Golden, The Rolling Stones, New York Art Rock

ol. Urr 7 , 2022
Lamont Dozier, Detroiteko kantu egilea, pasa den abuztuaren 8an hil zen, 81 urte zituela. Holland anaiekin batera kanta sorta ederra egin zuen 60ko hamarkadan Motown diskoetxerako. Ez zekien musika irakurtzen ezta idazten ere, baina soul musikaren doinurik onenetakoak egin zituen. Entzun ditugun kanta hunkigarri batzuk: Baby Love (The Supremes, 1964), […]

Honekin lotuak