Kevin Lynch (1918-1984) anbientalista eta urbanistaren figura ekarri digu hizpidera Josuk gaurkoan. Lynch-ek, besteak beste, hiriek sortzen dituzten espazio hondatuak eta hondakinak (zaborraz harago) aztertu zituen The Image of the City lanean. Gure jardueraren hondakinak naturara isuritzen edo botatzen ditugu, batzuetan txukun itxuraz estalita, baina ez dakigu ondo zer egiten den haiekin, ezta benetan noraino birziklatzen den ere, baina urbanismoak eraldatutako auzoak, guneak, azpiegiturek… material ustez inerteen multzo mordoa sortzen dute. Desazkundearen teorialari nagusietakoa den Serge Latoucheren La Planète des naufragés liburua ere gogoratu du, hiriek desmuntaketa moduko planifikatua egin beharko dutelako, desokupatutako espazioek bizi berria har dezaten eta ez daitezen zabortegiak edo naturarentzat bizi ezinezko guneak bihurtu.
Deskargatu hemen.