IRITSI DA! BERTAN DUGU! NORBAIT HIL DA HEMEN 50.A!!! Hasi ginenean ez genuen uste denbora hain azkar pasako zenik. Astero ordutxo batez mundua gelditu eta musika izan dugu helduleku. Beraz, beste behin, ardatzari eutsi eta kriston gonbidatu berezia ekarri dugu honetarako. Aste honetan gurekin: Ruben Garatea. Sintonia ezagutzen duen orok istorio bitxi bat du saio honetan. Betiko estruktura jarraitu eta elkarrizketa txiki bat egin diogu Rubeni, bere gomendioak bota dizkigun bitartean. Eta horrela itxi dugu zenbaki potolo hau, beste musikari jator baten eskutik. Eskerrak bihotzez orain arte etorritako gonbidatu guztiei, eta Ane eta Iboni baita ere, irratsaio bat hori bera baino gehiago dela erakusteagatik.
Deskargatu hemen.

