XEREZADEREN ARTXIBOA: E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (1)

Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin”  eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren.  Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, urtebetez Italian eta Grezian ibili zen, eta Where Angels Fear to Tread (1905, Aingeruak oina jartzeko beldur ziren lekua) eta A Room With a View (1908, Gela bat ikuspegi batekin) eleberriak idatzi zituen. 1912an India bisitatu zuen, eta Egipto 1922an. A Passage to India (1924, Indiarako bidaia txartela) bere eleberri ospetsuenean, hinduen eta britainiarren artean elkar ulertzeko dauden zailtasunak adierazi zituen. Gaur irakurri duten ipuina Makina gelditzen ari da 1909an argitaratu zen aldizkari batean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #178: US Girls, MICE, Otoi, Maraca Diablo, Ogi, Walt Disco

ar. Aza 15 , 2022
Gaurko saioari hasiera emateko aspaldi jarri ez dugun talde bat aukeratu dugu. US Girls taldearen lanei darien pertsonalitatea asko gustatzen zaigu. Euren azken diskoan badira abesti biribil asko. Heavy Light du izena diskoak eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Beste emakume batekin jarraituko dugu, oraingo honetan Euskal Herrira bueltatuta. MICE-k […]

Honekin lotuak