AZET sindikatua San Frantzisko kaleko desjabetzea salatu du

Azaroaren 25ean, Bilboko Udaltzaingoak San Frantzisko auzoko bizilagun bat deslojatu zuen  AZET sindikatuak salatu zuen. San Frantzisko kaleko 18. zenbakian, Blackstone funts putrearen jabetza zen  etxean. Gaur desbajetza salatzeko eta Udaletxeri alternatiba eskatzeko protesta egin dute. Elkarretaratze zaratatsua egin dute Ekintza sozialeko egoitzaren aurrean, udaletxeari alternaiba eskatzeko eta desalojoaren ardura politiko eskatzeko.  Larunbatean prentsaurrekoa eman zuten egoera salatzeko eta gertatutakoaren berri emateko.  San Frantzisko auzoan, etxebizitza arazoa infernu bilakatzen ari da desjabetuontzat. Inbertitzaile handiek eta funts putreek auzo honetan aurkitu dute “urrezko arrautzak erruten dituen oiloa”. Duela urte batzuetatik hona, ikusten ari dira nola pasatzen diren geroz eta etxebizitza gehiago subjektu hauen jabetza izatera, eta ondorioz, nola uzten dituzten geroz eta bizilagun gehiago kalean. Soilik azken hilabeteak kontutan hartuta, gutxienez hiru etxegabetze eman dira San Frantzisko auzoan, eta dozenaka pertsona beren bizitokitik kanporatu dituzte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Musika "Gordinik" dakar Addar taldeak

az. Aza 30 , 2022
Bermeoko Addar taldeak bigarren lana aurkeztu du, Gordinik deiturikoa, aurreko lana bezala rock indartsua dakarte, 9 kantu berrietan. Bilboko koba estudioan grabatu dute lana, urria, eta hilabete eta erdian entzungai ditugu kantuak jada. Gorka batu zaigu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Aletu ditugu berarekin batera disko berriko kantuak. Hitzei erreparatu etorkizun […]

Honekin lotuak