ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak ‘Guretzat’ du izenburuan eta eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan aldaketa “Aukera Berriak” izeneko azken lanarekin hasi zen. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz. 11 kantuz ostutako lanak ikusmira piztu du dagoeneko izan ere sareratutako lehenengo kantuak harrera ona izan du. Orain diskoa aurkeztu eta zuzenekoak Martxoan abiatuko dituzte.
Deskargatu hemen.