Josu Bergara “Akorde txikiak” taldearekin batera Bira kulturgunean arituko da bihar

Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du. Eako herritarren laguntzaz abestu eta osatu dute abestia. Asunak azken diskoan grabatu zuen kantua eta izugarria izan da azken egunetan zenbat zabaldu den gabon kanta. Bihar Bira kulturgunean zuzenean arituko da eta gaurkoan irratian izan da. Abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria bazkalostean kantatzeko ohituran dago. Bergararen esanetan, bere etxean betidanik izan dute bazkalostean edo afalostean kantatzeko ohitura hori eta omenaldi gisa abesti hau idatzi zuen. Gabon kanta “Asunak” (Taupaka elkartea, 2018) bere azken diskoan argitaratu izan da eta grabaketa gauzatzeko “Akorde txikiak” bandaren laguntza izateaz gain, Gaizka Peñafiel trikitilaria, Eduardo Aretxabaleta txistularia eta Naroa Gaintza abeslariaren parte-hartzea izan du. Gainera, abestian Eako kantu-poteoko taldeko kideak ere abestu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: The Ozark Daredevils, Txapelpunk, Chicago Plays The Stones, Hesian, Emmylou Harris, Primal Scream

ol. Abe 28 , 2018
70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]

Honekin lotuak