Bigarren urtez, Animalistak taldeak Bilboko Azoka Beganoa antolatuko du. Animalien askapena herritarrengana hurbiltzea du helburu, baita kolektibo eta pertsona antiespezisten arteko sareak ehuntzen jarraitzea ere. Egun bateko egitaraua antolatu dute, larunbatean. Abenduak 17, La terminalen izango da. Zer harreman dugu gainerako animaliekin? Etikoa al da euren sufrimenduaren ordezko alternatibaz beteriko gizarte batean horiek ustiatzen jarraitzea? Zer pauso eman ditzakegu eragiten diegun zapalkuntza desagerrarazteko? Horiek dira antolatzaileek egiten dituzte galderetako batzuk. BAB (Bilboko Azoka Beganoa): animalien esplotazioari eta sufrimenduari buruz, hausnartzeko plaza izan nahi du. Abenduaren 17an, Zorrotzaurreko Terminal Ficc aretoan egingo den azokan, santutegien lana ezagutu ahal izango dugu La Vida Color Frambuesa santutegiaren eskutik, edo posizionamendu antiespezista batek dituen ondorioetan sakondu, Oscar Horta filosofoarekin, besteak beste. Baina esparru teoriko hutsean geratu ez eta animalia-jatorriko produktuak erabili gabe bizitzea posible dela erakutsi nahi du BABek. Horretarako egun osoan zehar % 100ean begetala den janari eta edari eskaintza zabala aurkituko dugu, artea, liburuak, informazio-mahaiak, txikientzako gunea…
Deskargatu hemen.