Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. Edizioa martxan jarri du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu Elkar Fundazioak deitutako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte egongo da zabalik. Borja Goitia solastatu da gurekin eta lehiaketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Ipuin ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu eta komikia edo bineta sortu beharko dute parte hartzaileek. Esti Vivancok idatzitako Nora joan da Nora? ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek (Haur Hezkuntza 4tik Lehen Hezkuntza 4ra). Koxkorragoek (Lehen Hezkuntza 5etik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2ra), berriz, Alex Orbek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik, DBH 3 eta DBH 4 mailetako gazteek bi aukera izango dituzte: Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (txango bat) komikia hasieratik sortzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #186: Aitor Rubio, Ash Grunwald, Gilla Band, Art Brut, Joseba Irazoki, Dion Lunadon, Kristonak

og. Ots 2 , 2023
Aitor Rubio musikariak disko eder eta sakona egin du. Argi Izpiak izena du eskaini digun grabazioa eta zinez merezi duen diskoa da. Aukera baduzue ez zalantzarik izan eta sartu Aitorrek eskaintzen duen mundu sonoroan. Ash Grunwald ekarriko dugu gurera berriz ere, bere blues-rock pertsonalarekin beteko ditugu hurrengo minutuak. Shout Into […]

Honekin lotuak