Popel dokumentalak memoria historikoaren indarra eta gizatasuna jartzen ditu erdigunean. Oier Plaza gernikarrak zuzendutako filmak nazien kontzentrazio-esparruetan deportatutako bi erbesteraturen istorioa eta haien senideen bilaketa uztartzen ditu, egia eta duintasuna berreskuratzeko ahaleginean. Pragako Hradischkon, aita-seme txekiarren ausardiak —2.000 biktimaren errautsak isilpean gordetzea— gizatasunaren ikur bihurtzen du istorio hau. Gaur, Oier Plazarekin hitz egingo dugu. Bihar zinema aretoaetan estrenatuko da. Bilbo Multi zinemetan izango da ikusgai.
Deskargatu hemen.

