Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera!
16. denboraldiaren lehenengo saioa 15. urteurrena ere markatzen duen saioa da, eta ospatu nahi izan dugu bidaia akustiko bat eginez, 400.ean komentatu genituen gertakariak osatuta. Zatoz gurekin batera azken 15 urteetako soinuak birpasatzera. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://www.euskadigital.eus/audio/sareanzehar/16/sarean401.mp3 […]