Ehunka lagun atera dira kalera osasun sistema publikoaren alde

Bilbon manifestazio jendetsua egin ditu, Osakidetza desegiten ari direla salatzeko. Negoziatzeko borondatea duen mahai sektorial bat eskatu diote Osasun Sailari.SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SME sindikatuek antolatutako manifestazioak osasun publikoaren alde inoiz egindako jendetsuenak izan direla nabarmendu dute antolatzaileek.  Ester Sabedra  ELA sindikatuko kideak salatu du Osakidetzako langileen lan baldintzak etengabe kaskartzen ari direla. Testuinguru honetan, osasun aseguru pribatuen kontratazioak gora egiten du etengabe, Saavedrak eskainitako datuen arabera: “Bizkaian, esaterako, 3 herritarretik 1ek aseguru pribatua dauka. Gure osasun sistema publikoaren desegiteak aurrera egiten duen heinean, orduan eta diru gehiago irabazten dute batzuek gure osasunaren kontura”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa

al. Ots 27 , 2023
Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal […]

Honekin lotuak