SOINUGELA: 2022ko onenetakoak, Iggy Pop, Kalakan, Gari, Ruddy Thomas

Mojo Ingalaterrako gure rock aldizkaririk gustukoenaren arabera iragan urtean urrezkoak izan diren kantu batzuk eskaini dizkizuegu gaur: She Still Heads Me On (Suede), No Gold Teeth (Danger Mouse + Black Tought), Diarabi (Vieux Farka Touré + Khruangbin), Try Love (Horace Andy), A Lifetime to Find (Wilco), The Weight (Mavis Staples + Levon Helm), Fever (Aldous Harding) eta Broken Beauty (Michael Head + The Red Elastic Band)

Iggy Pop James Ostenberg den Michiganeko kantari-kantugilea, 55 urte darama berak rock eszenan, hasieran the Stooges taldearekin, eta gero bakarlari moduan. Punk musikaren aintzindaria izanik, hard, garage art eta rock eremu guztietan ibilitakoa. Bueltatu indarrez beteta Every Loser izeneko grabazioarekin, kantu guztiak, bere taldekideekin batera konposatuak. Indartsua eta amore emanezina dugu Iggy. Entzun dizkiogu: Frenzy, New Atlantis, The News For Andy, Neo-Punk eta Comments.

Pasa den abenduan, Durangoko Azokan, Lapurdiko Kalakan hirukoteak disko berria aurkeztu zuen, Ahotsez izenekoa. Lan honekin dakarkiguten musika proposamena intimoa, teknika gutxikoa eta eszenatokiaren gainean ia mikrofonorik gabea izango litzateke. Entzun ditugunak: Txoria txori, Cantam as filhas da rosa, Lili eder bat, Foggy Dew eta Ainhoaren kantuak.

Garik Maldanbera taldearekin 2022an lau kontzertutan zuzenean grabatutako hainbat kanturekin CD eder bat grabatu du Elkarrek. 1995-2018 tarteko kantuekin osatu zuen Garik kontzertu haietako errepertorioa. Entzun ditugunak: Amets, Desira eta Esperantzara kondenatua.

Ruddy Thomasek 1981ean Joe Gibbs produktorearekin grabatu zuen reggae erromantikoaren lanik hunkigarrienetakoa. Bertatik Ticket to Ride, Someone to Love eta Gipsy Woman (The Mighty Diamonds) entzun ditugu. (Argazkia: NRK P3).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #190: Anonyme Popular, The Go! Team, Kendrick Lamar, MICE, Otoi

ar. Ots 28 , 2023
Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena […]

Honekin lotuak