Europako triatloi lehiaketaren inposaketen aurrean ofizialtasuna aldarrikatu du Gure Bai Taldeak!

 Atzo aurkeztu zen Kirol anitzeko Europako Triatloi Txapelketa Bilbon.  Larunbatean abiatuko da  eta irailaren 24an amaitu. Sei diziplina izango dira ikusgai. Duatloia, duatloi-krosa, akuatloia, triatloi-krosa, akuabikoa eta distantzia ertaineko triatloia. Europako Txapelketa hau Bilbon, Balmasedan, Bermeon, Portugaleten eta Getxon jokatuko da, hamar egunez. Gure bai taldeak! Atzo aurkezpenean protesta egin zuen, kirol ekimeneko zazpi kidek pankarta bat zabaldu dute, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mezuarekin, Europako triatloi Txapelketetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da herrialde bakoitzeko uniforme ofiziala erostea eta erabiltzea. Eta ez selekzioetako edo eliteko kirolariek bakarrik, atleta popularrek ere bai, guzti-guztiak. Patxi Gaztelumendik ekarri dizkigu xehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuaren 40 urteak Argia astekarian irakurgai

og. Ira 15 , 2022
Ostegunero bezala Argia astekariarekin bat egin dugu eta Peru Iparragirre kazetariak bertako aldizkariko hiru gai ekarri dizkigu. Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuak 40 urte betetzen ditu aurten, eta horren ingurukoez gain, bi elkarrizketa gomendatu dizkigu: batetik Katharina Pavletich-i eginikoa, Txileko konstituzioaren ezezkoaren inguruan eta, bestetik, Peio H. Riañori eginikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220915_argia_pero.mp3 […]

Honekin lotuak