Hemen bizi, hemen erabaki, Euskal Herria Kataluniarekin lelopean elkarretaratzea Bilbon

Gaur goizeko 11etan , ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek lantokietan agerraldiak egin dituzte atseden tartean, herritar katalanei elkartasuna adierazteko, igandean  Espainiar Gobernuak errepresio gogorra erabili baitzuen haien aurka, boto eskubide demokratikoa gauzatu nahi zutenean. Iluntzeko zazpietan, berriz, manifestazioak izango dira Hegoaldeko lau hiriburuetan.Bilbo Udaletxean ehunka lagun elkartu dira goizeko hamaiketan eta arratsaldean 19etan moyua plazatik abiatuko da protesta. Bilbon bildutako langileen oihuak: EH Kataluniarekin, Guk ere bozkatu nahi dugu, Hemen bizi, hemen erabaki.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Handia" pelikulak ireki du Zinemaldiko filmen aukera Bilboko Azkuna Zentroan

ar. Urr 3 , 2017
Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien Handia film sarituarekin hasita, Donostiako Zinemaldiko sail ezberdinetan aurkeztutako 7 film izango dira guztira urriaren 2tik 8ra Bilboko Azkuna Zentroan. Atzo Handia filmaren aurre estreinaldia izan zen bertan. Aretoa goraino bete zen, zuzendari eta aktoreak pozik agertu ziren Donostian jaso izan duten harrera eta […]

Honekin lotuak