Deerhunter taldea Atlantan sortu zen 2001ean eta 2019an atera zuten euren azken grabazioa. Low-Fi eta Dream pop bezala etiketatuak izan dira. Gaur, 2019ko Why Hasn’t Everything Already Disappeared? Izeneko grabazio hartatik bi abesti biribil. Eraul taldeak single berri bat atera du urte honetan, “Haatik Behera” du izena eta 2021etik kaleratzen duten lehen grabazioa da, eta Bat izena izango duen disko luzearen aurrerapena da. Ibil Bedi taldea gurean izan da beste hainbatetan, gustuko dugu euren musika. Single sorta bat grabatu zuten 2022sn eta orain “Perimetroarena” izeneko abesti berri bat utzi digute nafarrek. Olatz Zugasti abeslari eta harpa jotzailea da. Benito Lertxundiren disko guztietan parte hartu du 1981. urteaz geroztik, zenbait kantu konposatu ditu kantari oriotarrarentzat, eta haren zuzeneko taldeko kidea da. Bakarlari gisa, berriz. 1999tik aurrera zenbait grabazio ondu ditu. Orain azkeneko grabazioarekin datorkigu, Ganbaratik, horixe entzungo dugu gaurko saioan. Charles Bradley-ren ibilbidea oso ezohikoa izan zen. 50 urterekin eman zioten bere lehenbiziko diskoa grabatzeko aukera. 4 grabatu zituen eta oso goiz hil zen. Hala ere, bere ahotsaren indarrak sendo dirau, entzun bestela Changes izeneko diskotik atera ditugun bi abestiok. Dublingo banda bati irekiko diogu saioaren atea. Gilla Band (Girl Band). Post punk mingotsa jorratzen dute eta Most Normal da azken grabazioaren izena. Gaurko saioari amaiera emateko lautadak ematen duen mugagabetasun sentsazioa ekarriko digu MICE-k, Lautada izeneko bere azken diskoan.
Deskargatu hemen.