Munduko Bankuak hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko BECen. Ekintzaileek errepidea oztopatu dute BECen aurrean. Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen du! Munduko Bankuari ez, kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu. Euskal Herriko dozenaka eragilek, bi plataformatan antolatuta, lelo horiek erabili dituzte Munduko Bankuak Barakaldoko BEC erakustazokan antolatu duen kongresuaren aurka protesta egiteko. Alaitz izan dugu gurean. Biharko deitu du manifestaziora: 19:30ean, Bilboko Plaza Eliptikotik hasita. Ostegunerako, berriz, Yayo Herrero militante ekofeministaren hitzaldi bat antolatu dute, Bilborock aretoan, 19:00etan.
Deskargatu hemen.