HAUXE GURE LURRA: Aberatsak jan ditzagun

Aspaldi honetan entzun ohi den leloa dugu “aberatsak jan ditzagun” edo Eat the rich leloa. Ondasunen birbanaketaren aldeko aldarriarekin lotua, Jean-Jacques Rousseau pentsalariari egozten zaio: “herritarrek jateko ezer gehiago ez dutenean, aberatsak jango dituzte” esan omen zuen, frantziar iraultzan zabaldu zen aipuan. Justizia klimatikoaren aldeko aldarrietako bat da egun, klase borrokaz gain, kapitalismoan aberatsek egiten duten energia kontsumo eta kutsadura ez baita oraindik mugatu, klima aldaketaren eta hondamendi ekologikoaren kontzientzia zabalduta egon arren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Larunbatean, Filosofia Olinpiaden finala Bilborocken

ar. Api 16 , 2024
Filosofia Olinpiaden finala izango da larunbatean Bilborocken. Garazi izan dugu telefonoaren beste aldean, Agora Filosofia Elkarteko kidea eta Filosofia Olinpiadako antolatzailea; eta berak eman dizkigu finalari buruzko xehetasun gehiago. Filosofia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dutela azpimarratu du Garazik. Gaineratu du, DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako […]

Honekin lotuak