Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdia ekainean antolatuko da lehen aldiz. Aurtengoa XX. edizioa da, eta kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera antolatu dituzte. Horiek guztiak Bilboko hainbat aretoetan proiektatuko dira; gainera, solasaldiak eta kontzertuak ere izango dira, jai eta aldarrikapen giroan.
Jaialdia ofizialki ekainaren 26an hasiko den arren, ekainaren 23tik 25erako asteburuan “3, 2, 1… Zinegoak!” aurre-jaialdia izango da. Eta asteburu guztian zehar ekitaldiak eta proiekzioak izango dira hiriko hainbat tokitan.
Deskargatu hemen.